Beñat Lopetegi eta Aratz Irigaray – Gipuzkoako eta Arabako Ordezkaritzak

Urtebeten bakarrik, Beñat Lopetegi eta Aratz Irigaray, frankizia ereduaren lehen kasu arrakastatsuan bilakatu dira.

Kirol kudeaketaren frankizia eredua kaleratu genuenetik bizi izan ditugun esperientzia guztietatik, zalantzarik gabe, kasu arrakastatsuak lortzea izan da zoriontasun gehiena eman diguna, hau da, Sportmadness-en konfidatu duten ekintzaileek, denbora gutxian, negozio emankorrak lortu dituztela ikustea.

Meritu guztia gureganatu nahiko genuke, baino berez, meritua beraiena da. Beren lanari eta gaitasunari esker, fakturazio cifra altuetara iristea lortu dute, eta oraindik ere garrantzitsuagoa dena, beren pasioaz bizitzeko aukera lortzea; kirolaz.

aratz-oficina

Beñat Lopetegi eta Aratz Irigaray bi gazte gipuzkoarrak dira. Biek utzi zuten euren lana Sportmadness-engatik apostua egiteagatik. Hasieran egin zuten gainera, honela, irekitzen zen lehen frankizia izanik. Apostu honek emaitza onak eman ditu, eta gainera, 2018ko hasieran, bigarren zonalde baten esklusibitatea hartu zuten; Araba.

Lehen urte honetan, besteak beste, Gasteizeko, Lasarteko eta Irurako udaletxeentzat egin dute lan, eta era berean, Miguel Ángel Moyá Realeko jokalariaren kanpusaren proiektua eraman dute aurrera, Ander Kapa eta Jona Gaztañagarenarekin batera. Kirol ekitaldiak ere kudeatu dituzte, futbolaren, padelaren eta mendiko lasterketaren inguruan.

Zerbitzu hauek aurrera eramanteko, 40 entranatzaile/begirale baino gehiago kudeatu behar izan dituzte, bakoitzari errendimendu handiena ateratzeko erronka edukiz, erabiltzailearen esperientzia hoberena izan zedin.

Guzti honek, Beñat Lopetegik eta Aratz Irigaray-k fakturazio volumen handiena lortzeak dakarren saria lortzera eraman dituzte, markaren II. Kickoff ofizialean.

benat-lopetegi-aratz-irigaray-mayor-facturacion

Beñat eta Aratzek bere esperientziaz gehiago kontatzen digute

1. Zer nabarmenduko zenukete Sportmadnessen zuen esperientziaz?

Izan dugun hazkuntza hasi ginetenetik, eta gure lanarekin lortzeko dugun aukera zentraletik datorkigun laguntzarekin.

2. Zerk eman zizuen hasieran beldurra eta nola konpondu zenituzten arazo horiek?

Hasieran guztian ematen du beldurra. Lortuko genuenaren zalantzak genituen, eta hontaz bizi gintezkeen zalantzak genituen ere. Nola saltzearen, nola kudeatzearen zalantzak ere genituen.

Lan gogorrari esker konpontzen genituen, akatsetaz ikasiz (akatsak edukitzea ezin da ekiditu) eta zentralari zalantza guztiak galdetuz. Beraiek gidatzen gintuzten, eta guk egiten genuen lan.

Azkenean, uste duguna baino hobeak garela konturatzen gara, eta askotan, guregan gutxiegi konfidatzen dugu. Gogoarekin eta laguntza aproposarekin, gauza handiak lortu daitezke.

benat-oficina

3. Nolakoa da zuen egunerokotasua frankiziatu moduan?

Egun guztiak dira gogorrak, baina dibertugarriak. Gustoko dugu egiten duguna. Bi izakin, lanak zatitzen ditugu eta proiektuak banatzen ditugu. Proposamen komertzialak ere egiten ditugu sektore pribatu eta publikoari. Geroz eta garrantzitsuagoa da lan-taldeen kudeaketa. Hau azkar ikasi behar izan dugu gure gaztetasunaren ondorioz.

Egunerokotasunean ere, zentralarekin hitzen egiten dugu. Beti ateratzen dira zalantzak beraiek argitzekoak. Honetaz gain, sare baten parte izateak, beste zonaldeetako ekintzaileekin elkarlanean aritzeko aukera daukagu, eta beraiek dituzten proiektuetaz ere ikasteko aukera daukagu.

4. Nola ikusten duzue zuen etorkizutna Sportmadnessen?

Guretzat aurten klabea da. Oinarri solido bat lortu dugu, eta hurrengo mailara salto egiteko gai ikusten dugu gure burua, gehiago fakturatzeko eta bezero gehiagoren proiektu gehiago kudeatzeko.

Gure asmoa Sportmadnees-ekin urte asko egotea da, bi zonalde esklusiboetan negozioa konsolidatuz eta batez ere, gure pasioaz gozatzen jarraitzea.

Inongo zalantzarik gabe, Sportmadness-en Gipuzkoan eta Arban eduki daitekeen ordezkaritza onenarekin konatzen dugu Beñat Lopetegi eta Aratz Irigarayrekin. Ziur gaude, hórrela jarraituz gero, negozioa hazte joango dela eta zerbitzu hobeak ematen jarraituko dutela.

Eta zuk, Udalekurik eta kirol ekitaldirik antolatzerik nahi duzu? Ikastetxeko Eskola Kirola kudeatzeko norbaiten bila al zabiltza?